XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hartu aurreko esperientziako ur hozdun eta ur berodun ontziak eta neurtu tenperatura.

Ondoren, nahastu ur hotza ur beroarekin eta neurtu nahastearen tenperatura.

Erraz antzemango diozu ur beroak berotasuna uzten diola ur hotzari, eta biak geratzen direla tenperatura berberean.

Prozesu hauetan, gorputz biak oreka termikora iristen dira, eta tenperatura bat eta bera dute.

Oreka termikoa iristen denean gorputzek tenperatura iraunkorra hartzen dute eta ez dago berotasun trukerik.

Demagun ur hotza 12ampdeg;Ctan dagoela (celsius graduak), eta beroa 50ampdeg;Ctan.

Oreka termikoan lortutako tenperatura ez da (12+50) ampdeg;C, baizik eta tarteko tenperatura; honen balioa nahastutako ur bero eta hotzaren kantitatearen araberakoa da.

Tenperaturaren neurketa.

Termometroak

Esan dugu gorputzen tenperatura termometroen bidez neurtzen dela.

Termometro arruntetan alkohola eta merkurioa dira gai erabilienak.

Termometro bat egiteko, beirazko hodia hartu eta barruan kapilare bat ipiniko dugu, merkurioaz edo alkohol koloretuz betea.

Kapilarearen mutur bat zabaldu egingo dugu apur bat.

Hoditik airea atera eta beste muturretik itxi egingo dugu.

Kapilare barruko likidoa igo ala jaitsi egingo da (bolumenez hazi edo txikitu) tenperaturaren arabera; izan ere, gorputzak zabaldu egiten bait dira beroaz eta uzkurtu hotzaz.

Termometroa / Termometro klinikoaren estugunea.